Ikastetxeko kristaleran txoko morea sortu dugu. Bertan azaroak 25eko lelo desberdinak jartzeko aukera izango duzue. Horretarako post itak izango dituzue eskuragarri.
Animatu eta idatzi zuen aldarrikapenak.
Iraila heldu zaigu eta berarekin batera iritsi da ikasturte berria martxan jartzeko unea.
Ongi etorririk goxoena ikastetxeko irakasle zein langile guztioi eta bidelagun zaretenoi. Ongi etorria baita ere familiei eta ikas-komunitatea osatzen duzuen eragile denei, elkarren arteko lankidetzan bide berriak eraikitzen jarraituko baitugu. Eta nola ez, ongi etorririk beroena gure ikasleei, ikastetxeari bizia eta poza ematen dizkietenak.
Milaka bizipen eta ikaskuntza berri ditugu aurretik eta datorrenari ilusioz eta indarberrituta ekingo diogu.
Gozatu, sentitu, bizi, hazi, hezi.
Hasi da 23-24 ikasturtea!