Bidelaguna
Eskola laguntza-programaren helburua da eskolako arrakastaren indizeak hobetzea. Hirugarren zikloan (5 eta 6. mailan) dauden ikasleei bere ikasketa prozesuan aparteko laguntza ematea du helburu nagusia.
Honako jarduerak izango dira horretarako bide:
- · Ikasleei laguntza eta bitartekoak ematea denbora-tarte osagarria eman dezaten beren eskolako atzerapenari aurre egiteko edo hori prebenitzeko.
- · Oinarrizko gaitasunak hobeto garatzea, batez ere irakurketarekin, gai instrumentalekin, lanaren antolaketarekin eta ikasteko ohiturak hartzearekin zerikusia duten zereginetan.
- · Ikasleek beren gaitasunen inguruan dituzten itxaropenak hobetzea, baita ikastetxeak berak bertako ikasleen inguruan dituenak ere.
- · Familien eta ikastetxearen arteko harremanak hobetzea.
- · LH eta DBH arteko trantsizioa leuntzen lagundu.