T. 943 89 91 52 · ?

Hezkuntza eskaintza

Eskola Agenda 21

HELBURUAK

Eskolako Agenda 21aren helburua gizakien, gizartearen eta ingurumenaren arteko harremanak hobetzea da, eta, horren ildotik, herritar gaituak eta arduratsuak sortzea, banaka edo taldean lan egiteko prest egongo direnak, bizitza-kalitatearen eta ingurumenaren kalitatearen arteko oreka dinamikoa lortzen edo oreka horri eusten laguntzeko. Zehatzago, EA21 programarekin ondoko helburuak lortu nahi dira ikastetxeetan:

  • 1. Hezkuntza komunitatean Tokiko zein Planetako ingurumenaren egoeraz sentsibilizazioa eta ezagutza landu, iraunkortasunaren aldeko jarrerak eta konpromisoak eragiteko.
  • 2. Ikastetxe eta udalerriko ingurumen arazoen konplexutasuna identifikatu, aztertu, alternatibak proposatu eta Udal foroetan ezagutarazi.
  • 3. Ikastetxe eta udalerriko iraunkortasuna lortzeko prozesuak abiatu.
  • 4. Ikasleei bere ikasketetan, eskolan eta udalerriaren bizitzan protagonismoa eman.
  • 5. Udalerriko edo eskualdeko eskolen arteko laguntza bultzatu, baita erakunde eta eskolen artekoa ere.
  • 6. Garapen iraunkorrak dakartzan eskakizunei erantzun ahal izateko curriculuma egokitu, diziplinartekotasuna sustatuz eta metodologia ikertzaileak eta parte-hartzaileak erabiliz.