1968an sortu zen Goizeko Izarra Ikastola. Garai hartako hezkuntza sistema erdarazkoa zela ikusirik eta gure haurren beharrak bestelakoak zirelako, herritarren eta gurasoen iniziatibaz eman zitzaion hasiera. Helburu nagusiena euskara eta euskal kultura bere arlo guztietan landu eta garatuko zuen hezkuntza proiektua lortzea izan zen.
1993an ikastola sare publikoan integratzea erabaki zen, bere titulartasuna Eusko Jaurlaritzaren esku utziz. Ondorengo urte haietan, bai ikastolen Elkartearekin eta baita Baikararekin ere harremanak mantendu eta bere bitartekaritzaz baliatzea adostu zen.
1996-97 ikasturtean LOGSE legediaren arabera, DBH ezartzean, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza etapekin gelditu zen, alegia, 2 urtetik Lehen Hezkuntzako 6.maila bitarteko ikasleekin.
Gaur egun, bi lerrotako ikastetxe publikoa gara. Gehiengo ume kopurua herrikoa bada ere, geroz eta atzerritar gehiago ditugu; kultur aniztasunari garrantzia emanez.
Etorkizunari so eginez, Goizeko Izarra Ikastolak Euskal Herriko hezkuntza sistema propioaren ildotik abiatzeko prestasuna adierazten du.