Azken helburua pertsona orekatuak, zoriontsuak eta konpetenteak heztea da, errespetua eta askatasun balioak barneratuta dituzten pertsonak. Etapaz etapa, ikaslearen bizitzaren 2-12 urte bitartean, etengabeko hobekuntzan diharduen heziketa egitasmoa garatzen dugu.
Haurtzaroaren garaia amaitu ondoren, derrigorrezko lehen hezkuntzako etapa honetan ere, haur hezkuntzan hasitako aldaketa-metodologikoari jarraipena ematen diogu eta haurraren garapen osoaren ikuspegitik, Haur Hezkuntzan haurra ulertzeko moduaren oinarrizko printzipio metodologiko berdinak jarraitzen ditugu etapa honetan ere:
Lehen Hezkuntzan erabiliko dugun metodologia didaktikoa ikaslearen garapen orokorrera zuzenduta eta oinarrituta izango da, bere esperientziak aprendizaiekin urtatuz (konstruktibismoa). Irakaskuntzak zentzu pertsonala hartzen du eta ikasle bakoitzaren ikas erritmo desberdinetara egokitzen da.
Edukiak arloka ondo antolatuta daudenez, zentzu orokor eta integratzailea dute eta lehen aipaturiko metodologiarekin bat eginik lantzen dira. Lengoaiak eta irakaskuntzaren oinarriak ahozkoak, idatzizkoak, ikustekoak, grafikoak, plastikoak eta erabilgarriak dira. Gure ikasleei eskatuko zaizkien lan motak banakakoak, taldekoak, monografikoak, ikerketa xumeak eta zenbait ariketa zuzendu izaten dira. Harremanetarako komunikabideak talde handia zein txikia, banakako zein taldeko lanak, eztabaidak, etab dira.
Beraz, irakaslearen eginkizun nagusia haurraren bidelagun izatea izango da, behar duen segurtasuna emanez, egindako lorpenak aitortu eta balioetsiz.
Proiektuei dagokienez, LH1 eta LH2.mailetan Kimu proiektua erabiltzen da. Proiektu honek errealitate hurbileko egoeretan kokatzen du ikaskuntza eta ikasleen oinarrizko konpetentziak garatzea du helburu. Bestalde, LH3.mailan, Txanela proiektuarekin jarraitzen dugu. Azkenik, LH4, LH5 eta LH6.mailetan EKI proiektua erabiltzen da. Proiektu hau euskal curriculumean oinarritzen da eta integrazioaren pedagogia du ardatz.
Ondokoak dira bere ezaugarriak:
Haurra bere osotasunean hartzen duen proiektua da:
Euskal Curriculumean oinarrituta dago:
Diseinu bateratu eta eraginkorra du oinarrian:
Zehar lerroak lantzen ditu, honakoak:
Honako irizpide metodologikoetan oinarritzen da:
Metodologiaren ikuspegitik, manipulazioa eta esperimentazioan oinarrituko gera haurraren hurbileko errealitatetik abiatuz abstrakziora iristeko bidea jorratuz. Ikaslearen autonomia garatzeko beraien neurrietara egokitutako erronkak aurkeztuko dizkiegu eta benetako ikasketa eman dadin testuinguruak sortuko ditugu. Lanerako azturak garatzen joan eta bizikidetzarako egokiak diren jarrerak bultzatuko ditugu. Laburbilduz, gehien erabiltzen den metodoa esperimentala da, tailerrak, ingurua, informazio bideak eta laborategien bitartez, eta gutxiago azalpenezko edo erreferentziazko metodoa.